|  
              
               
  
 
Basoan dot zoriona 
 
  
 
Aurraitz 
 
  
 
Baserritarra izan gura dot; 
 
basoko baserritar utsa. 
 
Basoan jaio ta azia naz, 
 
ta antxe dago nire biotza. 
 
  
 
Ezauna yat loren izkuntza 
 
larre ezeen azkatasunean. 
 
Txori ta abere etxeko yataz, 
 
Izadiaren eresian. 
 
  
 
Oskide garbiz gogoa blei, 
 
baserritarra Urtzigandik ur. 
 
Erein azia, azten ikusi... 
 
Alatzak soz bizi da, zigur. 
 
  
 
Berein txoriren goizaldea 
 
basoen bakeak zorion. 
 
Jainko-emoietan gogoa, 
 
biotzez oi dautso eskerron. 
 
  
 
Eun urriñen zelai gardenez 
 
goiz-arratsak itxaro-anots: 
 
Iparraren bigunak nekeek, 
 
Egilleganantz, otoitz-egoz... 
 
  
 
Urte-aroen zidor-zear 
 
margoen bakartasuna dei. 
 
Goi-aalaren ezkutukiak 
 
argi dakus, landa ta odei. 
 
  
 
Basotarra izan gura dot ba, 
 
ta gaikeritik landa bizi, 
 
Egille-Gurena goresten, 
 
goitar otsak barnan eresi. 
 
  
 
              
              |