|  
              
               
  
 
Gabaren bidez 
 
  
 
Aurraitz
 
  
 
Gau-ezkututsuz estali gauz 
 
tropikuko ozkirri epelak. 
 
Izarratu motelarenpe 
 
bizkor doaz bide luzeak.
 
  
 
Lo datzaz zelai bakartsuak 
 
sapoen txistu-otsez zauri. 
 
Sorgin bat adatsa orrazten, 
 
sorgiña ala emagaldua? 
 
bide-bidean, kuzu irudi. 
 
  
 
«Gaberdi itzelean zeren zain, 
 
bide-erdian, ule-orrazten?» 
 
Sapoen txistu-otsak tamal. 
 
Ulergaitz aren erantzupen. 
 
  
 
Ixilik bideak zabaldiz, 
 
gerizeta bizkorren gezi. 
 
Sapoak beutse txiruleri. 
 
Belbilla arin gabari igesi. 
 
  
 
Ta eun ipuin eta jazomen 
 
barriztetan, mendatar lagun 
 
zintzoa ta biok ermiñez, 
 
euskel-mendietan gogoak, 
 
erri-euskera autuan bigun. 
 
  
 
Egunsentia, ertzak urre, 
 
egutaizeaz loak kentzen. 
 
Ixildu dira sapo itunak: 
 
Oro dagiri, inguru, garden. 
 
  
 
              
              |