|  
              
               
  
 
Agur! Ikusi arte 
 
  
 
Errandonea 
 
  
 
(Aita zanaren eriotza oroituz, bere semeak) 
 
  
 
1. Eriotz-aurre 
 
  
 
Aitarengandik urrun xamar nengoen. 
 
Pakezko apaiz-ikastetxean bizi nintzen. 
 
Biok Euskel-erriko mugak besarkatzen 
 
ginduzen, ni Bizkaia-n, ura Giputzen. 
 
Erio gogaiak irauliz, artega nebillen. 
 
Ni zai ta zai, kezkati. Azaroak 13 zuen. 
 
Ta urrutizkiña asi zitzaidan mintzatzen: 
 
«Aitak urbil du eriotza, zatoz lenbailen, 
 
erantsi iozu liteken muxurik xamurren». 
 
Ill-zorian nedukan, beraz. Bai, ba-nekien. 
 
  
 
Abitu naiz. Banator. Ez berealakoan!! 
 
Adimena bulko ugariz gañezka nedukan, 
 
une berean biotza dardarka, ba-neraman 
 
soñean samintasunik eta anima-txokoan 
 
arantzik, bai, erioan pentsatzerakoan!! 
 
Itxaro dut itxaron siñismeneko egitan. 
 
Fedeak zemaidan poz zenbait orduetan. 
 
Goi-intziria ta nigarra naas-maasian, 
 
aldiz ura, aldiz au, burrukan nebilzkian, 
 
oiera inguratu nintzaion bitarte guzian. 
 
  
 
  
 
2. Eriotza 
 
  
 
Gorputza epel, burua gel, begik itxi-itun. 
 
«Aita on... ezagutzen al nauzu?» entzun 
 
zidan batez, emeki-emeki «bai» erantzun 
 
goxoa aditu nion. Bazun ezaguera ordun. 
 
Berak jarraiki: «Gure Jaunak grazidun 
 
aukeratu nau, esker bereziaren zordun 
 
natzaio. Seme, torizkizu graziak, entzun». 
 
Aitaren esanak barru-kanpoz ikaratu nindun. 
 
Senideak an geunden, eguna etorri, gaua jun, 
 
ark malkoak masallen, danok otoitz, ingurun. 
 
  
 
        Onatx! Sor ta lor begira gengozkion... 
 
        Azaroak 15-garren eguna zigun... 
 
        Eguerdiz, 1-an, erlojuak dulun... 
 
        Kanpantorretik dun-dun-dun-dun. 
 
        Orratx! Klix, begik itzali zitzaizkion. 
 
  
 
Eriotza! Ez duzu zuk barkapenik, ez!! 
 
Sega daukazu zorrotz-zorrotz. Tamalez...? 
 
Atsegiñez...? Norberak ikus. Gerokoaz 
 
iragartzerik balegokigu... Baño ez!! 
 
Eriotza! Munduak birao dagizu, zoritxarrez; 
 
igeska dabilkizu, gaiztakerian murgilduz. 
 
Munduzaleok: utzizazute atsegiñak beingoz. 
 
Eriotza! Atoz, sartu gaitzazu zeruko atez 
 
barru, zintzoak jantziz ikusmen goitarrez. 
 
Eriotza! Zatozkigu zorionez, pakez, uneonez. 
 
  
 
  
 
3. Eriotz ondoren 
 
  
 
Oi! Gure gizatasuna zeñen sentikor den!! 
 
Sarri sentimenduak gaituzte menderatzen, 
 
albiste txarrak maiz digu bizitza garrazten. 
 
Aldendu zaigu aita, dezagun bular, gaitezen 
 
zoriontsu, eneok, lurperatua zintzoa baizen. 
 
  
 
        Ill da, ill. Legortu nigarrak. 
 
        Iriki, arren, animako ateak. 
 
        Beude ixillik biotz-taupadak. 
 
        Jaso goruntz otoitz gartsuak. 
 
  
 
Ondorioz: etzait bost axola nor zindezken... 
 
Siñets nazazu, zaitezela txiroen ala aberatsen, 
 
ba-dela Epailari bat bizitz onen ondoren, 
 
jaiotzak eriotza duela zor betidanen... 
 
atzo, gaur eta biar ala dela izanen. Alaxen. 
 
  
 
1962'ko azaroak 21 
 
  
 
              
              |