| 
       |   
        |  
              
               
  
 
Gorputz bat 
 
  
 
Zugazaga'tar Lorentzo 
 
  
 
Kristo gure bakaldun 
 
agurtu dagigun, 
 
guztion jabe dana 
 
autortu dagigun. 
 
  
 
Irazapen guztion 
 
Egille dogunak, 
 
onegan ezarri dauz 
 
jabe ezaugaiak. 
 
  
 
Lurreko gauz guztiak 
 
aintzalduten dabe, 
 
dabezanak agertuz 
 
aundikeri gabe. 
 
  
 
Ortzi bete barriak 
 
zeruko estalkai, 
 
izarrez apaindurik 
 
dirudi agerkai. 
 
  
 
Gizon asko izan dauz 
 
Jainkoak gogoko, 
 
orain zeruan dira. 
 
Aintzaren-kideko. 
 
  
 
Orrein eguna dogu 
 
gaur guk ospatuten, 
 
augaitik gagozala 
 
alai abestuten. 
 
  
 
Zeru eta lurtarrok 
 
Errege bat dogu, 
 
areik aurrez-aurre, 
 
guk fediaz dakusgu. 
 
  
 
Lurra itxi ondoren 
 
badagoz arimak, 
 
biderdiko zubian 
 
geratu diranak. 
 
  
 
Antziz eta negarrez 
 
aieneka dagoz, 
 
Jainkoa ikusi nai 
 
baña ezin igoz. 
 
  
 
AREN aintza aundian 
 
sartu nai dabenak, 
 
ezeztu egin bear 
 
orban txikienak. 
 
  
 
Barru ta azalez zuri 
 
aurkitzen diranak, 
 
aurkeztu daitekioz 
 
igituz ezpanak. 
 
  
 
Onela jazo daiten 
 
eurak ezin egin, 
 
laguntza bear dabe 
 
otoi beroekin. 
 
  
 
«Kristo'ren erreiñua 
 
egi ta bizizko, 
 
eskar ta zuzentasun 
 
maitasun, bakezko.» 
 
  
 
              
              |   
        
  
         
             
         
       |