L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1963 I-II Izar (1963-urtarrilla/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Aurra lotan

 

I.

 

Eztizko ego-ikutu

dozu soin zurian...

Nor urreratu yatzu

orren ixillean,

ta mosua ezarri

matrail gorrizkean?

 

Gotzonak dira, nunbait.

Arein poz betea!

Lo-jagole daukazu

biotzño taldea!...

Egalari dautzue

sorgintzen ogea.

 

Zeru txikia zugan

dabelako esten

neke ta lorik eza

dautzue arintzen;

doe orren ordaiñez

euki zuk atseden.

 

Mugaz andik, emendik

itxil-urratzaille,

arago ezkutuko

aberri-pozkille,

izan zuek betikoz

aurraren zaintzaille.

 

Lo egizu, aurtxo,

bakerik ogean,

gotzonak bai dituzu

jagole aldean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.