|  
              
               
  
 
Azkatasuna ez daigun artu olgetan 
 
  
 
Enbeita'tar Balendin 
 
  
 
Zein ederra dan azkatasuna! 
 
Oso ederra benetan! 
 
Ain eder eta ona dalako 
 
Ez daigun artu olgetan. 
 
Bear dan legez ibilli ezik 
 
Geure arazu danetan, 
 
Kalte aundiak ekarri leikez 
 
Giza-bideko gauzetan. 
 
  
 
Azkatasuna ez daigun artu 
 
Bestiak menperatzeko, 
 
Iñoren gauzaz jaubetu eta 
 
Norberak aginduteko. 
 
Danok daukagu eskubidia 
 
Azke bizi izateko, 
 
Guztiok gara Aita batenak, 
 
Bardiñak Aitarentzako. 
 
  
 
Umetzaroko Azkatasuna 
 
Oso ederra benetan, 
 
Guztiok euki bear genduke, 
 
Aldi pozkor au gomutan: 
 
Azke ibilli eta jolastu, 
 
Kezka gabe gabaz lotan... 
 
Azkatasun au bear genduke 
 
Gure Euskal-errietan. 
 
  
 
Lokarripean dagon erria 
 
Ezin leike ondo bizi, 
 
Bere izakera galdu gordian 
 
Sarritan dogu ikusi. 
 
Buru diranak ondo bizi nai, 
 
Lanari beti igesi; 
 
Azkatasunik bako errian 
 
Lotsabakoak nagusi. 
 
  
 
Azkatasunan alde guztiok 
 
Gogotsu lan egin daigun, 
 
Amildegira jausi bagarik 
 
Jokatu gau eta egun, 
 
Euskaldunaren zaindari dogun 
 
Deun «Mikel» arturik lagun, 
 
Toki danetan agertuagaz 
 
Gizon, Euskaldun, Fededun. 
 
  
 
              
              |