|  
              
               
  
 
Euskera zelan indarbarritzen asi 
 
  
 
Enbeita'tar Balendin 
 
  
 
Gure euskera indarbarritzen 
 
Zelan egin leiken asi? 
 
Ezkongai diran euskal-zaleai 
 
Eraiñaz ezkondu arazi, 
 
Onen semeak euskera ondo 
 
Egingo leuke ikasi, 
 
Izkuntza eder au barriz loratzen 
 
Egingo geunke ikusi. 
 
Euskal-zaleak mutil zarraren 
 
Izenik ez dau merezi. 
 
  
 
Euskaldun diran guraso askok 
 
Lotsea galdu dau eraz; 
 
Aita ta ama Euskaldun eta 
 
Seme-alabak «gazteleraz». 
 
Entzun nai dabe, «euskaldun gara 
 
jaiotzez eta «oituraz». 
 
Euskaldun izan eta umeai 
 
Zertako egin erderaz? 
 
Euskaldun ona bardin bazara 
 
Umeai egin euskeraz. 
 
  
 
Etserritar bat etxian bada 
 
Eta etxekoak lagun, 
 
Etxiak ditun galdu gordetan 
 
Bitzuak dira errudun. 
 
Gure lur maite jausi ez dedin 
 
Etsaienpian erdaldun, 
 
Kanpoko gauzai uko egiñaz 
 
Etxia zaindu dagigun, 
 
Euskalerriak gura badogu 
 
Iraun dagian euskaldun. 
 
  
 
Euskera zelan jaso legiken 
 
Sarritan dauste itandu. 
 
Oitura onak, jolasak bardin, 
 
Zabalduten alegindu; 
 
Euskera ikasi nai dabenari 
 
Biotz onagaz lagundu; 
 
Nastezalerik baldin badator 
 
Lengo tokira bialdu. 
 
Zorioneko gure izkuntza 
 
Ori egingo bagendu! 
 
  
 
Landara bage lorarik ez da, 
 
Ez lora bage fruturik; 
 
Euskera barik ezin izan lei 
 
Egizko Euskalerririk. 
 
Izkuntza eder au zelan burutu 
 
Gaztetan ikasi barik? 
 
Umetxuari erakustia 
 
Ez dago beste biderik, 
 
Bestela gure ama euskerak 
 
Ez dau jasoko bururik. 
 
  
 
              
              |