L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1963 III-IV Minezko ezpata (1963-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Ekaizpean

(alegiaz)

 

Otsalar

 

Ba goaz ontzian itxas-zabalez

ekaizpean amets-egille..

 

Lo dago Bera, aur bat zakur bat bezela,

eta gu, izu-laborrian, oiuz:

—Salba gaitzak! Galduak gaituk bestela!

Andik, emendik, zurrunbilloa

jostari dabilkio adats-izpiz.

Esna da. Eta jeiki.

Itxas-jainko baten gisa.

Eta, betartea arrai:

—Eulik! ez al naukazue zuekin?

 

Kirrinka da masta ausi ez ausi.

Zeri bildurrago gu, ekaitzari

ala Beraren begiradari?

—Eutsi! —«eutsi» berritzen oiartzuniak—:

Gero besoak zabal jarri da

itxas-aizeteari aginduz.

Oñetan auzpez bare jalki zaio aizea,

bildots otxana bezela.

—Pakea nai ote? Orra pakea!

 

                  * * *

 

Bañan, pakeegi zegok. Kontu pakeari!

Pakearekin ugaltzen euli ta koipe,

eta, iskilluz ortzetaraño,

euli ta koipeen begirale...

Ekaitzaren bearra zegok,

nabari dedin Beraren indarra.

 

Julen Kaisar'ek bein onela:

—Zeren bildur? Kaisar eta

bere izar ona dezute lagun.

Geiago Bera, izar-egille ta

izarrak oñetako auts dituna.

 

Gogaiak eta Andreak agintzen omen.

Gogaiak nik ez uste orren zuzen.

Bañan Andreak oro bein-banan

Maria Madalenakin balesate:

—Enaun ezkonduko gizon euli iñorekin!

Orduan betiko zoritxar odolgaitzak...

 

Ba goaz ontzian itxas-zabalez

ekaizpean amets-egille...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.