Erreberentzia
Gaztelu
OTEIZA gure ertilari
aundiaren Quousque tandem...
liburu bikaña irakurri ondoren
Oteiza irudigille
ta sermolari onari
esker milla ta bizitza luze gure klonletx-utsunean
txapela ezkerrean
eta nere esker-erakutsiaren ogi samur au eskuiean
ez ao-bero
patenik gabe
esku-azpian
zabal
gartsu
eta nere eukaristiaren gorputza billus
apostolu ez-baña
sen aundiko
tipil
biribil
aitonen aitonengandiko subizgu-garrez irazeki
errauts ez-itzaliei ufaka-tipil
erraldoi
bekokia dizdiz
amesgille
neolitiku-lañopeko Agiña gañean
berde narean
bukoliar-ametsezko janbaz, iragarle-zantzoz
bide-ertzean, bide guzien ertzetan
Elkanoren itxas-lorratzean, Gagarinen lurbira-birundan
ez belauniko
zutik
zure egia gurea oyuztatuz
baitare gezurra
urrezko bigantx kiaztatuarekiko jaurespena
Pazko-goizeko giza eorzgabearen gorpua soiñean
bezperako gantzugalluz ta likurtaz
eta illobia seilluz ta utsik
beti berri beti zillarrezko
«ez ikutu» dion kartel batekin
eta zaindurik
eztio ajola nun
gizonaren ttrkamendian beti ere
gurutz bat eta i. n. r. i. oroigallu
orra or zu
bakarti
lekaroan oyu-egille
neurkiña eskuan eta obo bat
kronletx-utsa
soil
garbi
izkutuz pilpil
dena sentikor
bakarrik IZATASUN...
OTEIZA irudigille
ta sermolari on orrek ez
ez
autsi gure Lege zarraren aitz-olak.
Diosala ta... bira!
|