L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1963 III-IV Minezko ezpata (1963-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Barnean iturburu

 

Gaztelu

 

(Lizardi gogoan)

 

Urrun da igaroa. Urteka ugari

sagarrondoak jalki ditu udari. (1)

Urrun dira bei-Amerika zabalde,

gaucho ibildarien izarrarte.

Itxas gaindik bego oroipen-lorratz,

beingo neke, atsarte, lagun aratz.

Ibil-miña aseta, egalak bilduz,

nerera naiz barneak ala aginduz;

amor egidan, beude itxas, legorrez,

izarrez izar mugarri jarion-amets.

 

Aspaldi nai izan eta, orain zurean

nago, Lizardi, mendigain egalean.

Igoa nauzu aldapa gora belazez

zuk len bost bider egin gurdibidez:

loreak lagun, urdin, more, orixka,

aize me-leunaz bidean neri agurka.

Ezker, eskuin, osto berriz jantzita,

gaztain, aritz, piñu, pago pertxenta;

lerdenenik lizar, alako olerkari

biotz-begidun ziñenan oroigarri.

 

Udalen da! Eurite ondoko goizaro,

zozoa kantuz bai eta birigarro.

Orain arru-beetik ur-otsa dator

oiartzun, irudikizunez sabel-izor;

begi-belarriz barnera ditut biziro

ain biotz-begitan zenitun urtegiro:

otalore eziñegona, sagasti gazte,

kilker olerkari, irusta-talde;

urrezko itxaso, baso itzal-ontzi,

eta bide goenean ondar bat gori.

 

Zure neurtitz zaarren arribizi

eder zaio ederrak minbera naun oni.

Zurean berriro —luzaroz ixil egona—

erne zait urbegi oparo dariona.

Etzan ez agor, neronek oar ez oar,

aopean ari zan goiz ala iñular.

Bego ekaitza, illuna ere bego,

argian argi betor ipar ala ego;

gaurdanik, ene lur mami oni adizur,

barne-egian urbegi ixuri dixur:

 

ur bizi

        ur apal

                ur jori

                        ur jaukal...

 

Amets egin dut nigan iturburu

dariola argidirian leñuru:

bazterrik bazter kantari badoala,

ariñ ala geldi nai dun bezala;

izarren bide-lagun besoz beso,

batean mear bestean nasai urlepo.

Berenez garden, eta joanez ortzadar

nabari du barnean ozkirri, zoar;

ain eder ere, odei, etxe, baratz,

jantzi-erantzi dirdira ditu aberats.

 

Oi lur! oi lur! jaioterri nerea,

asaba zaarren bizitegi berea:

mendi baso, itxas, laño, ibar,

baratz, soro, lore, osto, ipar...

zoazte kantari iturburuan barna,

orok gerora billa dezaten aztarna.

Emen zurean, argi, amets bero

jalki zenitun, Xabier, goiz-arratsero.

Emen berean —adur onari baletsa—

bekit ekarkor barnegiroaz ametsa.

 

(1) Igali, zitu. Ikus «Oñati'ko idazki» batek diona: «Orobat ardaoak izan biar dau matsaren uragaz eginak, eta ez madari, sagar edo beste udariren baten uragaz eginak».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.