L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1963 III-IV Minezko ezpata (1963-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Bakarrik

 

Otsalar

 

(Lastarri-ri)

 

Anaiak ikusirik gurutzean

pena daramat biotzean.

Justuak beti dira katepean

gaitzak menderaturik, zoritxarrean.

 

        Bakarrik naiz,

        bakarrik

        nere errian.

 

Bakarrik ere biotza taupadan

malkoak ixuriz odolean.

Herodes-en eskua da legean

ta Cain agintari gure errian.

 

        Bakarrik nago,

        bakarrik

        ames beltzean,

        bakarrik

        nere errian.

 

Era errukabean,

An erbestian, antxe urruñean

arima dago giltzapean.

 

        Bakarrik nabil,

        bakarrik

        neke tristean,

        bakarrik

        ames beltzean,

        bakarrik

        nere errian.

 

Errazoia dala indarrean

okerra nagusi lurrean,

anaiak dirala zigorpean.

 

        Bakarrik nijoa,

        bakarrik

        nere bidean,

        bakarrik

        neke tristean,

        bakarrik

        ames beltzean,

        bakarrik

        nere errian.

 

Ur gardenik ezta iturrian;

eguna etenda illunabarrean.

 

        Bakarrik naiz,

        bakarrik

        nere errian;

        bakarrik nago,

        bakarrik

        ames beltzean;

        bakarrik nabil,

        bakarrik

        neke tristean;

        bakarrik nijoa,

        bakarrik

        nere bidean...

Egun-senti batean

arkituko al naiz libertadean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.