L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1963 III-IV Minezko ezpata (1963-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Uzta

 

R. Tagore

euskaratzailea: A.O.

 

—13—

Zirkin egitea, Lagun bidazti, zu pitean aurkitzea da, zure oiñen eragiñera kantatzea noski. Ur-ertzez ibiltean ez da gordetan zure arnaseak ikutzen dauana, bere ontzi-oialak bulartsu aizetara zabaldurik, olatu nasi zirimoltsu gaiñez zaldi antzera txirrist egin baiño.

        Ateak diran bestean edegi ta kanpora doanak zure agarra artu daroa. Eta bidean ez da gelditzen bere irabazia kontatzen, ez bere ondamendia negartzen, bere biotza taupa-taupa txuntxun durundutsuaren antzera nabariizan baiño; zugaz doa, ba, Lagun bidazti, ibilli ta ibilli.

 

—14—

Mundu onetan bear neban zorion-zatia zure eskuak emongo eustiela, agindu zeustan. Zure argiak origaitik dizdiz dagi ene malkoetan. Eta bildur naz besteakaz joaten, ni zuzentzeko zain zaukadazan zurkulutik zu ikusi bage igaroko ete nazan.

        Neure naitara ba-noa ta ba-nator neure bidez, ene zorakeriak zu igitu arte neure atera zu urreratzeko; mundu onetan belar neban zorion-zatia zure eskuak emongo eustiela, zuk agindu bai zeustan.

 

—15—

Zure itza bai lau, ene Maixu, ta ez zutaz mintzatzen diranena! Zure izarren abotsa tu zure zugatzen ixilla, nik bai ondo ulertzen! Eta nire biotzak lora baten antzera edegi gura leukela ba-dakit, bai ta nire bizitza iturri ezkutu baten bete dala be.

        Zure abestiak,lurralde bakar edurtuko txoriak lez, egaz datoz neure biotzean abi egitera, jorrail beroa eldu-ala. Urte-aro pozgarriaren zain doatsu nozu!

 

—16—

Areik ba-ekien bidea, ta zure billa joan ziran bitxidor estutik zear; nik ez nekian, baiña, ta andik urtenda, arat-onat jarri nintzan gauaren altzoan.

        Illuntasunean zure bildur izaten erakutsi eustielako, zure ate-aurrean aurkitu nintzan, nundik eta zelan ez nenkialarik. Jakitunak agiraka egin eusten, eta joateko aurrera, ni ez nintzala etxaide tzarretik etorri-ta. Ba-niñoian ni zalantzak joa, baiña Zuk gogor oratu ta bertan geldi-azo ninduzun.

        Ta arein akar-egin bearra gero ta latzagoa zan.

 

—17—

Neure lupetzezko kruselua eskuan nebala, etxetik urtenda, deadar egin neban: «Erdue neugaz, ene semeak, neuk argituko dautzuet bidea!».

        Gaua illun egoan oindiño, ta ni itzuliz nentorren bide ixilletik, oiuka: «Argi egidazu, Su; ene lupetzezko kruselua ausirik dago, ba, autsean!».

 

—18—

Ez, zuk ez dakizu kuskuak zabal-azo ta lore biurtzen. Astindu, jo egin oi dituzu..., baiña zure mende ez dago areik lore biurtzea. Zure eskuak loitu bai egiten dauz, ostoak urratu, autsean zarpaildu...; ez dautse, ostera, iñundiko margorik, ez usaiñik ateratze:n.

        Ai, zuk ez dakizu kuskuak zabal-azo ta lore biurtzen!

        Errez bai dagiala ori, lore-kuskuak edegi al dauzanak! Begiratu besterik ez, ta bizi-izerdia ostoen zan-gorri zear dabil. Arek bere ao-arnasaz ikutzen ditu, ta loreak egoak zabaldu ta eguratsean egaz dagi; eta, biotz-iskiak lez, gorri-gorri urteten yakoz margoak, kolore biziak; bai ta aren usaiñak salatu be ondo be ondo bere ezkutu-toki gozoa.

        Ai, lore-kuskuak zabaltzen dakiansak, errez ta lau dagi ori!

 

—19—

Sudas, baratze-zaiñak bere ur-maeletik artu eban negu-galpenetik geraturiko azken-loiua, ta Erregek erosi nai ete eutson ikusi naiean, aren jauregiko atera joan zan.

        Bidazti bategaz aurkitu zan ara eltzerakoan, eta arek esan eutson: «Zegan saltzen daustazu azken lotu ori, Buda, gure jaunari eskintzera noa-ta?».

        Sudas'ek erantzun eutson: «Urrezko maxa baten Axiko dautzut».

        Eta bidaztiak emon eutsan.

        Errege, ain zuzen, orduantxe urten zan jauregitik, Buda gure jauna ikustera joateko, antza, ta bururatu yakon: «Eder bai neguko lotu au aren oiñetan jartea!». Ta lorea erosi nai izan eban.

        Lora agaitik urrezko maxa bat emon eutsola baratze-zaiñak esan eutsonean, Erregek amar eskiñi eutsozan; bidaztiak, baina, dirua bikoiztu egin eban orduan.

        Baratze-zain zekenak, biak lotua eskiñi nai eutsoenak baiño geiago emongo eutsola uste izan eban, eta, makurturik, esan eutsan: « Ezin daiket lorea saldu».

        Uriko arresiz kanpo zabaltzen dan mango-oianeko ixiltasun illunean, Sudas zutunik egoan Buda gure jaunaren aurrean; onen ezpanak, barriz, maitasunezko ixillaren aulki dira ta bakea darie begiak, intzez aratz dan udazkeneko goiz-izarraren antzera.

        Arpegira so egin ondoren, oiñetan ipiñi eutson lotua, ta bekokia eratsi eban beera autsean murgiltzeraiño.

        Buda'k, barre antzean, esan eutson: «Zer nai dok, ene seme?».

        Eta Sudas'ek erantzun: «Zeure oiñen txerarik leunena».

 

—20—

Gau, Gau estali, egin nagizu zeure olerkari! Gizaldien gizaldiz zure gerizpean ixillik jarri diran guztien abestiak oiukatzen itxi eidazu, arren! Munduz mundu ixillik dabillen zure gurpil bako burdira juso nagizu, zuk, aldiaren jauregiko erregiñ, illun eder zarean orek!

        Zenbat adimen jorantsu sartu dan mutu zure larraiñean, eta zure kruselu bako etxean zear ibilli, zuri itaunka! Ez-ezagunaren esr uak poz-azkonez zuloturiko zenbat biotz lertu diran zure itzala oiñarrietariño astintzen eben abestietan!

        Ein nagizu, Gau, arima esnatu onein olerkari, izarren argitara, beingo batez aurkitu daben ondasuntegia zurturik begiztatzen daben arima onein olerkari; zure ixiltasun barrendu eziñaren olerkari, Gau!

 

—21—

Bai, egunak euren auts nagiz niri bidea asaldatu arren, ni neure Bizitz barrenkoiaz idoroko naiatzu, neure bizi barruan gordetzen dan Poztasun orregaz. Batzuetan erdi-ikusi ditut arren dizdizerak; eta iñoizka aren arnasaufak jarri dabe, unekada batez, usaintsu ene gogamena.

        Bai, kanpotiko poztasun ori, argiaren zapiak ezkutatzen daustan ori idoro bear dot nik. Eta gaiñezkako bakartadean eragiko naz, gauza guztiak euren Sortzail'eak dakusan lez, ikusiak diran bakartadean!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.