| 
 
 
Ni baño len ere...
 
 
 
Otsalar
 
 
 
Ni baño len ere
 
beste batzuk zapaldu zuten lur au.
 
Ni baño len ere
 
materiaren argi-leio ontatik begira zuten.
 
Ni baño len ere
 
gauza suntzikorrak ikutu zituzten.
 
Ni baño len ere
 
kezkaz larri-minduak ziran.
 
Ni baño len ere...
 
Baña, nere zainetan dabillen odol au,
 
itzal izigarri ontan, nerea dut.
 
Ni baño len ere
 
besteak izaki?
 
Leza muñean
 
itzal izigarri!
 
Orrela izaki?
 
        Utzi nazazu.
 
Neregandik libratu nai dut,
 
ta, utzi nazazu osiñean eroria.
 
        Utzi nazazu!...
 
 
 
              
             |