| 
 
 
Unamuno'ri
 
 
 
Otsalar
 
 
 
Lan onen lenengo zatia Olerti-n argitaratu zan 
 
1960'ko (II'gn. urtea, Urrilla-lotazilla) 208'garren orrialdean.
 
 
 
(bere jaiotzaren eun urte betetzean)
 
 
 
II
 
 
 
Au dala,
 
ori dala?
 
Arteztuz
 
aal dala.
 
        Zeuregan
 
murgildu
 
ta metamorfosis alegindu,
 
oldartu
 
nortasunera nairik biurtu;
 
arkitu
 
adimendu
 
ta goratu;
 
maitatu...
 
Lordindu,
 
galdu...
 
bukatu.
 
        Barkatu?
 
U!
 
Auzitu
 
Bera ta zu.
 
        Au dala,
 
ori dala?
 
Naspil dala?
 
Orrela ebillen
 
zure kabala.
 
        Ondikotz
 
egoki
 
zetorkizun ori.
 
        Zergaitik?
 
Nori
 
zori
 
ori?
 
Zuri?
 
        Zergaitik
 
        ordea?
 
Pekatari
 
iduri,
 
agiri?
 
        Nork landu zuan
 
        bustin ori?
 
Biotzak komeni
 
aurrez-aurre
 
ta egiz-egi
 
mintzoki
 
solaski,
 
zintzoki
 
alkarki
 
biok bakarti.
 
        Ixilki?
 
        ezdala zillegi?
 
Argi
 
ta ez gezurti
 
muñaren barruti.
 
Tati
 
tati,
 
beti
 
tati.
 
        Dago?
 
Bada, dago?
 
Ta, dalarik ez dago.
 
Au ulerkaitzago.
 
Kalte biontzako.
 
        Dalarik arantzez,
 
irudinien luzez,
 
ulermen motzez
 
lurretik sortzez
 
inguru latzez
 
utsez.
 
        Bidez,
 
zentzu, maltzurkidez.
 
Nekez
 
ez bearrez.
 
        Errazoi likiñez?
 
Aditze miñez;
 
legez,
 
aienez!
 
illez.
 
        Badala
 
ta eztala,
 
ala ola?
 
joanaz doa...
 
nora...?
 
... iñora?
 
        Zorabioa
 
buru beroa
 
ta tulunbioa
 
gogoa,
 
doa
 
oraingoa.
 
Oa!
 
...?
 
Goa?
 
...?
 
Geroa
 
...?
 
loa?
 
 
 
 
 
III
 
 
 
Begiak itsu eta
 
aul jakituria;
 
orrela omen dugu
 
geroko gloria.
 
Amesai, esnatuta,
 
joan zaio loria.
 
Au da mundu ontako
 
komeri gorria.
 
 
 
Zutiñik tinko ziñan
 
zeure magalian
 
erabagi gaitzeko
 
auzi gogorrian.
 
Biotzaren aldetik
 
sentipen miñian,
 
itxaropen biz1a
 
il ondorenian.
 
 
 
Gizon landuak iñoiz
 
eztu zentzu utsa,
 
zurean baebillen
 
arimaren funtsa;
 
barnetikan ukakor
 
errazoi malmutza:
 
etsipena, agian,
 
gizonan gurutza.
 
 
 
              
             |