| 
 
 
Geure seintxu laztanok!
 
 
 
Aurraitz
 
 
 
(Geure Alaznetxu'k aoskatuteko)
 
 
 
Alaznetxu maite,
 
Gorkatxu kutun
 
eta Andertxu laztanko;
 
Gotzontxu mazal eta
 
Iosutxu biotzeko!
 
 
 
Enozue ezagutzen...
 
maitale garbiok!
 
Zeuok ezau-gogoaz
 
orrantz dagist gogok.
 
 
 
Enozue ezagutzen...
 
Nik aldeta, geienok,
 
zintzazen, ba, mundura.
 
Ikus zaidazenean
 
(Iainko'k enez, laster beite)
 
danok poztuko gara.
 
 
 
Ames dagit, enetxuok,
 
zeuokaz geure landetan;
 
ta Artotza'ko ura baizen garden
 
dakust, zeuen poz barria,
 
neure ixil zaratatsuan.
 
 
 
Zuontzat ezta beste
 
pozkidarik arago:
 
Aita, Amatxu, Agerre,
 
Gernika-Aiengiz baino.
 
 
 
Zuek bai, zuek, zoruntsu!
 
Zorun-barri ba-zendue
 
ezintzakez baina alaitsu:
 
Zuekandik ez beite inoz,
 
goitar poz ori aldendu!
 
 
 
Geure maiteño kutun,
 
txikitxu laztanak!
 
Zauri daukast biotza
 
azau izan bearrak!
 
 
 
              
             |