|  | 
 | 
 
 
Aieteko elizan
 
 
 
N. Etxaniz
 
 
 
Aiete'ko elizan
 
eta Azaroan
 
biotz bi urtu dira
 
elkarte gozoan.
 
Uztarria ba-dute
 
bizitza osoan.
 
Aiete'ko elizan
 
eta Azaroan.
 
 
 
Gurasoen ondotik
 
eten da kimua;
 
alabak utzi bear
 
amaren altzua.
 
Gaurko pozak berekin
 
du min ezkutua.
 
Gurasoen ondotik
 
eten da kimua.
 
 
 
Seme-alaben poza,
 
bai dala aundia!
 
Biotz biren arnasak
 
mamitzen bizia.
 
Zeruak sortutako
 
mirari argia!
 
Seme-alaben poza,
 
bai-dala aundia!
 
 
 
Izarrak zeruetan
 
gabaz dute jaia;
 
maiteen loa zaitzen
 
dute bere eztaia.
 
Jaunak bedeinka beza
 
maite auen naia!
 
Izarrak zeruetan
 
gabaz dute jaia.
 
 
 
              
             | 
 
  
             |