| 
 
 
Udazken
 
 
 
Satarka
 
 
 
Udazken,
 
        Udazken!
 
        Etorri
 
        Aiz nik nai
 
        Baño len!
 
Laburtu dituk egunak.
 
Geiago luzatu gauak.
 
Gaxo daganak beti nai
 
Argi betea... goiz-alai.
 
Ta gero ire illunabarra!...
 
Euzki... odoletan gorri,
 
Nagi sartzen itsaspera...
 
Aulduta bere su-garra!...
 
Gaxo dagonen gorputzak
 
Dar-dar... ikaraz biotzak.
 
        Udazken,
 
        Udazken!
 
        Etorri
 
        Aiz nik nai
 
        Baño len!
 
Alde egin ditek txoriak...
 
Igartu ditut loreak...
 
Ostoak il... da lurrera...
 
Miñez daudenak leizera...
 
Ta gero ire illunabarra!
 
Euzki... odoletan gorri,
 
Nagi sartzen itsaspera...
 
Aulduta bere su-garra!
 
Txoriño bat ekarri duk,
 
Txori papar-gorriduna...
 
Bere kantua bai ituna...
 
Zañetako odol beroa
 
Elur-otz biurtzen duna!
 
        Udazken,
 
        Udazken!
 
        Nigandik
 
        Juan-adi
 
        Len-bai-len!
 
 
 
              
             |