L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 I-II Etorkia (1964-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Bañan zure begiak...

 

Satarka

 

Ez nazazula

Begiratu,

Arren!...

Ez nazazula

Begiratu.

Neskatil

Gaztea zera,

Ta usaidun

Lore polita...

Ni zartu naiz,

Zartu ta

Gogortu.

Oraindik

Biotza

Gazte dut, bañan...

Buruko illeak

Zaizkit elurra

Bezela

Zuritu.

Ez nazazula

Begiratu,

Arren!...

Ez nazazula

Begiratu.

Zeruko izar

Argiak

Dira zure

Begiak.

Izarrak

Bezela polit

dizdizariak.

Esan zaidazu:

Zer nai duzu?...

Maite nazula

Ezin sinistu.

Bañan zure

Begiak...

Ez nazazula

Begiratu,

Arren!...

Ez nazazula

Begiratu.

Erdibitu zait

Biotza!...

Beegietan dut

Intz otza!...

Min artzen dut,

Min aundia,

Zuri esan

Bearra, bañan...

Nigandik, arren!

Alde egin zazu...

Udaberri'ko

Lore gaztia!...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.