|  | 
 | 
 
 
Laukia
 
 
 
Enbeita'tar Abel
 
 
 
 
 
1) Attitte
 
 
 
Umeak jolasean
 
An, or, emen dira
 
oñez badakite ta
 
badoiaz zelaira.
 
Ama etxe txokoan
 
ta aita mendira
 
Attitte irri-barrez
 
aurtxoai begira.
 
 
 
Azala ligorra ta
 
garria makurra;
 
Ia bere ezpanak
 
besarkatzen lurra.
 
Aurpegiak dario
 
irripar xamurra.
 
Gorputzez zarra baña
 
biotz gaztea orra.
 
 
 
Goizean jagi eta
 
Oiaren ondoan
 
otoitzakin zerura
 
ara zelan doan.
 
Seme, loba guztiak
 
an daukaz gogoan
 
Ondo daki Attittek
 
gero zer dagoan.
 
 
 
Naizta izan edurra
 
bardin aixe otza
 
Aurpegi alai goxoa
 
danari damotsa
 
etxean zabaltzen dau
 
usaiñezko poza
 
Urregorrizkoa da
 
Attitten biotza.
 
 
 
 
 
2) Amuma
 
 
 
Tatarrez-tatarrezka
 
badabil lanean;
 
pañeloa buruan
 
barrea ezpanean.
 
Baita kontu-kontari
 
txoko barrenean
 
Amuma dan etxea
 
bai zorionean.
 
 
 
Larogei urte ditu
 
asko dau ikusi.
 
Orain lobatxoari
 
dautse erakutsi.
 
Ondo daki ekaitzak
 
zelan diran ausi
 
Au ikusiaz lobak
 
zelan gero jausi?
 
 
 
Sendi ederren Ama,
 
askoren amuma,
 
txoriak bezin alai
 
beti daukaguna;
 
Etxeko zorion ta
 
bake-poztasuna
 
Azalez ligor baña
 
biotzez biguna.
 
 
 
Len gazte ta liraña
 
orain ximur, zarra,
 
baña biotza argi
 
usaintsu edarra
 
Zoriona nun dagon
 
dakian bakarra
 
Amuma da sendian
 
zeruko izarra.
 
 
 
 
 
3) Aita
 
 
 
Aita! aita! semeak
 
barriz ikustean
 
Izerdi loia dauka
 
aurpegi guztian.
 
Negarra begietan
 
pozagaz nastian
 
egunaroko lana
 
pizkaten istian.
 
 
 
Sendi eruatzalle
 
sendiko burua
 
bakar danean negar
 
gauza segurua.
 
Semeak sendotzeko
 
bear dau dirua
 
Jaunak ez al dau iarri
 
aitten aingerua?
 
 
 
Semeak gose dira
 
negarrez guztiak
 
biotza zulatzeko
 
ezpata tristiak
 
Negarra ekarten dautsa
 
olan ikustiak
 
Ez al dautsa laguntzen
 
bere emaztiak?
 
 
 
Zaartzean etxean be
 
beti enbarazu
 
bere seme-alabak
 
ez dautse eitein kasu
 
Len ainbat igarota
 
orain negar gozatsu
 
Zeruko aita, beintzat,
 
zeuk maite egizu.
 
 
 
 
 
4) Ama
 
 
 
Ama! ze izen goxo
 
zorionen kutxa
 
Berak arintzen dausku
 
munduko bizitza.
 
Aurpegia irri-barrez
 
zabalik biotza,
 
Maitasun ta baketsu
 
kariñosa utsa.
 
 
 
Semearen zaintzalle
 
maitekor zuzena;
 
Umien osagille
 
zigur ta onena;
 
Dotrina erakusle
 
zintzo ta lenena,
 
Nork ez dau maitatuko
 
Amaren izena?
 
 
 
Alai egiten beti
 
etxeko arazuak
 
batera abestuaz
 
olerki goxuak.
 
lturtxoentzako gertu
 
altzo ta besuak.
 
nok artu leikezan gaur
 
Amaren mosuak.
 
 
 
Mundu guztian dauka
 
Amak bere fama,
 
bere doiñua aizeak
 
pozarren darama.
 
Auxe da guztiontzat
 
gura dogun dama
 
ago batez, eztitan,
 
deitutean: AMA!
 
 
 
              
             | 
 
  
             |