| 
 
 
1962 urte idorraren sua
 
 
 
Joakin Aldabe
 
 
 
Iñun ezer ez. Belar zelaya
 
igar-igar gorrituak.
 
Uda-Berriyan ondu oi ziran
 
belarra, ziaro aituak.
 
Etziran, noski, atsegiñgarri
 
legorte luzien suak.
 
Baserriyetan, ura eziña;
 
idi-beyaren marruak!
 
 
 
Uda-Azkenak eskuk lotuta
 
eziñ eman etzeukanik.
 
Lurralde guztik errayetaño
 
busti pixka gabetanik.
 
Eziñ suspertu landaro zañak;
 
eziñ ikusi argirik.
 
Gero Neguak bere otzakiñ,
 
zatitu geigo oraindik.
 
 
 
Zeñen begiyak nigar ez egiñ
 
zer zan ikusitakuan,
 
Negu beltzaren kutsu galgarri
 
zabaldu zana inguruan?
 
Eziñ arkitu belar mota bat
 
lur soill eta idortuan.
 
Ez da olako ondamendirik
 
ez eta basamortuan.
 
 
 
Jun zan Negua poli-poliki
 
bortitz, borrero izan zana,
 
eta zetorren Uda-Berriya
 
maitagarriya zaiguna.
 
Bañan bazterrak egarri zuten.
 
«¡Atoz, euriya, gugana.
 
Euririk gabe ezer ez gera,
 
ta izango zaigu azkena!»
 
 
 
Egiñgo ote du biar ainbat, Jauna,
 
geigo luzatu gaberik?
 
Begirayozu gure lurrari
 
nola daudezen egarrik.
 
Biar degun urak jarriko ditu
 
zelaya berdez jantzirik.
 
Ezbadu egiten, nolako kaltek!
 
Ez dago iñola esaterik!»
 
 
 
Euririk gabe izango gendun
 
gezurrezko Uda-Berri,
 
eta baratzak egongo ziran
 
iltzeko zorin ta larri.
 
Berak zer eman begira gaude;
 
zai gaude artzeko gu beti.
 
Baratza, zuri Jaunen izenian
 
esker beruak ugari.
 
 
 
Eziñ eskertu biar dan bezela
 
emankor diran frutuak,
 
Ederki zitun eguzki argiyak
 
sasoin-sasoin gozatuak.
 
Emaitza ona; klase guztiya,
 
ostozko eta aletuak.
 
Izerdi sari artzen dirana
 
Jainkuak bedeinkatuak.
 
 
 
Uda-Berriya sarrera egunian,
 
nolako euri gozo jasak!
 
Zeruk errukiz bota ziguten;
 
abek dira gure pozak.
 
Orregatikan eskerra azalduz
 
Zuretzat, Jauna, alabantzak.
 
Pozaren pozez badute jana
 
ardi, bei, idi ta auntzak.
 
 
 
Bizpairu egunez on zan euriyak
 
egiñ zigun aldaketa.
 
Bizkortu erazi zitun bazterrak;
 
etzan, ez, ez, txoraketa.
 
Berde-berdia berriz iratzia;
 
ikusgarri apaiñketa.
 
Ixildu itzagun gure negarrak;
 
gure negarketa.
 
 
 
              
             |