L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 I-II Etorkia (1964-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Muniategi'tar Sabin

 

Aurraitz

 

        Mutiko zala atsegindu genduzan Gautegiz-Arteaga'ko olerkari bikain onek, gudu aurretiz, Goiz-Aize olerki-idaztiaz, eta poz-eztitan irakurri be egin genduzan, mutiko samur gintzazala, Tagore inditar olerkari ospetsuaren kutsuz egindako aren olerki gozo ta bigunek. Olerki-sena jaiokeratik nekarran-arren, eta ume-arotik neure gogo-barruan kadentasun olerkoirik onduten; eta neure olermena azazkau bearrez Lauaxeta'ren Arrats-Beran'en eta arteagar onexen olerkietan murgilduta (enekian Orixe ez Lizardi'rik zanik) ase oi neban ba, neure gogo minberearen egarri asegaitza.

        Geure erritik urrekoa dogunez, eta neu lez baserriko seme, naiz-ta Arteaga Aiengiz lako baserritar utsezko baso-basoa izan ez, itsas-gizonez eta abar, kale-sundaduna buiño, beti izan neban au, olerkari jaso au, arpegiz ezagututeko gogo bizia, baiña egundo iñun ikusi izan dedanik bere ez dot uste. Sarri itaundu izan neban oni buruz, gerrate-osteko urteetan be, ta bere arrebea zala-ta, bein, neska batek, Donosti-aldean zala izezti-edo (itsasketan) esan eustalakoa dot. Olerkiez ez ebala barriro ezer gura-edo bere entzunda nengoan nunbaitetik eta tamalez nintzan gogo-gogoko nebazan olerkien egille jatorra geure olerki-zelai maitagarritik betiko aldendu ta galdu genduala-ta. Mingarria da izan be, gero, olerkariak olerki-bidea bertanbera itxi ta zapuztea! Baiña gudu ankerrak olerkari asko zapuztu ezeze, euskaltzale aunitz mututu bere egin euskuzan. Eta Muniategi'tar Sabin azkarra be geure neurtitzetatik betiko aldendu ete euskulakoan nintzan, euskal elederlanen artetik il ahastua lez, idauan urteetan, izan dogu izan be ta. Ez genduan ba, iñundik be Goiz-Aize'ren egille olermentsuaren zantzurik ez lorratzik, eta iñungo iñun iñozko iñoz ikusi ba-negian ikusi, urte larri ta itzelek menperatu eutsoen bere barruko olerkaria biztu ta birradoretuta aleginduko nintzakioken itxaropena neurekautan gorderik, erdi ahastu, edo, ihe oso ahastu, egin nintzan Kantauri itsas-ertzeko olerkari bikain baizen jator onegaz. Ene, baiña, olerkari-sena dabenari ixillaldiak izanarren be ez dautso parkatuten barneko olerkariak, eta lehentxuago-gerotxuago, bere gogo-zelaietan nabari daroian eresi ta ixil zaratatsuari ohoben egin bear. Auxe jazo yako, antza, gure Sabin olerkari aundiari bere, ta ona emen, barrien-barri, bere olerki samur baizen erestsu ta gelgarrietan kantari.

        Poza siñetsi eziñik irakurri birrirakurri ta goznartu nebazan, ba, geure olerkari ahantziaren birragerkerako olerki mamintsuak OLERTI aldizkari jatorrean, aurtomin.

        Itz utsezko bertsu elkor eta legorrak barik, olermenez gantzututa eta tamaltasun biozkoiz ornidutako olerki goitarrak doguz izan bere, gero, Muniategi ezkutukoiaren olerkiak. Giputz-kutsu apurrez agertu yaku oraingoan, aspaldion andik ibilli, edo ixillaldi luzean gipuzkera asko irakurri, aurki.

Goiz-Aize egin ebanik egundaiño ekin izan ba-leutso ekin olerkigiñan, nok jakin noraiño el zatekean, oraingo, olerkari olerkari au! Parnaso-erpiñeko goirengo zelaletan gendukean, egun, aurki. Baiña oindiño ez da berandu, Sabin, eta ezegaitik bere ez atzerantzik, guztioen bearrizan gorrian dogu, ba, geure berbeta maitagarria. Gainera, Bizkai'ko elerkarien artean abade ta prailleek doguz, urrean, geu biok ez beste guztiak, eta aspaldion neban neure antzeko lagunen baten egarri ta bearrizana...

        Ezetariko esangura ez adirazpen bako neurtitz kaxkarren aretan leiar zatiak arri-koxkorren artean lez dis-dis dagien olerkiak aurkituteak poztu egin bere egin garoaz gogominbera ta ederzale purrukatu gareanok.

        Poztu gaitezan ba, olerkari ta olerkizale guztiok Muniategi-tar abin olerkari olermetsu ta blozkoiaren birragertuteaz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.