Biziak gaur
Muniategi'tar Sabin
Biziak gaur
bere poz-ikara eder
bere ikutua dakar alai,
mitxeleta egoetan
ta, eskurik eskura
argi-lorezko ibilketan...
bata-bestearen poz
uintxoak bezela legun,
ondartzatan.
Udaberri loretsu,
aize bigunez bete da lurra,
dana ernemin
adar ezeetan gora,
bizitza guztia elbarri
biotz ikara,
amets betean.
Ibaiak ere,
bere bidean
garden duaz lasterrean,
ertzetako
landaretxoak laztanduz
biziari irripar,
eguzki gozotan.
Bizi-itxaropen argiaren
betiko amets-bideak dira,
emai bizian goibera
egoz-ego, biotz-txustar
arima bazterretan,
noiz aletuko
Iaungoikozko bururatze
egi betean.
|