L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1964 III-IV Udazkena (1964-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Orduerditxo bat maitearekin

 

Beiztegi

 

Nik ba-dut bai,

Ba-dut min nunbait,

Iakin arren ...ez dakit.

Zergaitik, maitea,

Zure burruketak ez dit

Ene izkera txastatzea

Lagamen?

 

Zergaitik, ene biotz,

Zer dala-ta zabiltz

Bultzaka —bestera naiarren—

Esku-utsez narabilzula

Etsaiaren gazteluak,

Eten barik, atzamarka

Puskatzen?

 

Zer axola neri

Laterri, enda, erri,

Zuzentasun edo alderdi,

Negarrez bai nabil,

Ene izkera eder,

Polit, maite-maite,

Zeu barik?

 

Ene biotz, zuri iarraiz

Naukazu itsu

Aariketan, ler bearrez,

Etsaia nun birrinduko...

Obearen obez?

Ene biotz, zeuk dakizu

Ta nik ez!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.