Udaberria
Ezkiaga'tar Patxi Anaia
Masusta zarren gudaurka daude
aurtengo pipil xamur berriak,
zeñek laistergo erne leietan
sabeletikan lore txuriak.
Zeruko Venus eiztari ederra,
Andere Eguzki, dago urduri:
nungo loreri jaurti zalantzan
maitasunezko azkon limuri.
Arkaitz artetik
ubar berria;
goian geratu
sabel usturik
ugastegia.
Aran-ibarra abesti dago;
Kardantxoloa berritxuago.
Armirimaok
pozik uzten du
ate baztarra;
sagar zugatzan
laztana dala
eguzki garra.
Zelai guztiak margo muskerrez;
illunabarra odol ta urrez.
Izarrak ere sorgiñagoak
azkengabeko isillunean;
gonak jasorik dantzaran dira
zillar garbizko urazalean.
Intzatu zazu Udaberri izardiz
gure sagasti eta masustak,
bizi berriak orditu ditzan
Euskal odolez Euzko gogoak.
Eze eta urdin, odol ta zillar,
Euskera Amaren Udaberri zar!
|