Txori-buru
J. Lazkoz
Bi txoriño paperezkoaz
bi txori egin ditut nik;
ziñez, arriturik nago
zein abilla naizen ni!
Asmatu ta bereala
sabaiako leiora
atera nituen elkar
dazile egan itera.
Baiñan mugirik ez,
ez kantari, jan ta edan,
airera ezin egan
ta ez kantuaren beldurrikan.
Olaxen mintzatu zen
osaba'in aintzinean
mutiko gixajo bat
ta osabak entzun ta esan
Ago ixilik, txori-buru,
ta ikesitzak betiko
bskarrik xorien egilea
dela egiazko Yaungoiko.
|