|
Jainkoa iturria
Zugazaga'tar Lorentzo
Arrasti eder ontan
zer ete daukat nik?
Neure burua bai nago
ezautu eziñik.
Izate ezbardiña da
Jainkoa izan dala
orain daukadana,
aldatu daustana.
Begiak beitu arren
ez dabe ikusten,
barneko ikuskaiak
dauzala itsutzen.
Jaunan arrigarriak
or dira agertuten,
euron edertasunak
dabez erakarten.
Zur ta adi-adi dagoz
nire belarriak,
baiña ez dabez entzun
ludiko ots larriak.
Itz ixil ta bigunak
barrenduten iakez,
oiek argi esaten
Jauna lakorik ez.
Bere itz eztitsuak
orratz meak legez,
sartuten dira eta
bazanezkorik bez.
Jaunaren itz beroak
indar aundia dau,
Berak bete daulako
esan baiño lenau.
Orregaitik gaur niri
bultzatuten dauste
Berak egindakoa
egiztatu arte.
Ez da gauza erreza
ori betetzea,
aurrean dogulako
beti gurutzea.
Baiña orregaitik, ez
naz arrituten lar,
Jainkoa dodalako
itxaropen, indar.
Bere itzal aundian
menpeko nazanez,
Berak, nik ezin ba'dot
eingo nire aldez.
Egizu, arren, Jesus
bizitza guztian,
ludiko gauzen otsak
gortu ez nagian.
Zugandik urten daben
mintzo bereziak,
biurtu daitezela
egite biziak.
Nire almen guztiak
Zuregana doaz,
euren geioren miña
asetu asmoaz.
Lurreko gauz guztiak
dastatu ta laster,
ondo ulertuten dot
ez dirala ezer.
Gorago jo bear dot
izate guztiaz,
beteko nazalako
Jainko-iturriaz.
Arrenka naiatortzu
Aita biotz-bigun,
Zure ogasun bidez
dagidan osasun.
Zakidaz, Jaun zerutar,
beti emoillea,
Aitaren antzezkian
biur daiten semea.
|
|