|
Opaldi
Egieder
Ez nintzelako, ezin
ames nengikean
bizitza sorrera.
Illun egoan dana,
ta, maitasunak nairik,
sort nindun argira.
Arrigarria dala,
diraust eten bagerik
barne-muiñetako
itzal-ots dardariak
ni, olan, jaiotea
notin betirako.
Adimen ta biotza,
dubarik, artu nitun.
Esker on-dun ba'naz,
ene adimen argi,
ene biotzeko gar,
ernai zure Jaunaz.
Berezko argia zan.
Azken bako sorkalde,
ta dizdizka ebillan.
Maitasuna, su bera;
maite ebana ondorik
bage, sort ninduan.
Betikoa zan Jauna.
Baseari arima
ezarri eutsan.
Ta ustelker dan gorputza
bizi, bizi, ederrik...
Ume au neu nintzan.
Irudi bikaiña naz,
Jaungoiko antz illezkor.
Oro zor naiatzu.
Gorputz astuna arima,
mendu zakioez, oi!,
Jaunari maitetsu.
Ait-amak, zuek izan
ziñen nire bizi-gai.
Ortxe oretu zan
nire aragi, azur
ta odol-gorri bikain,
arnas artukeran.
Zenbat maitezko izerdi
ixuriko ete eban
aitaren gorputzak.
Ume negarretara
zenbat ardura artuko
amaren biotzak.
Biotz semekorra ba-
neuko, zuen samiñak
oartu nai neukez.
Zor guztiak, batera,
negarrez, ordaintzeko
ta maitatu miñez.
Poztu nai dot biotza
zuen betiko zoriz.
Ainbeste ardura
eunetan sariturik.
Zerua dozue esker
opagarriena.
Aingeruak gogo uts
sort zitun Jaungoikoak,
izaki orotan
ederren. Maitasuna
ta argia darioe
biotz-begietan.
Lurrean zear dabiltz,
erri illunak, begira
zuen mugetarantz.
Aingeruak dozuez
zuen lur ta lagunen
gidari zerurantz.
Bakea dakartzue
maitasun egoetan.
Argi betikoak
bizitu nai dau lurra.
Ezilkortu beitez gaur,
betiko, gizonak.
|
|