|
Astuan kejia
T. Etxebarria
Astua zan, bein baten,
Jainkuen aurrian,
bere kejia esaten
gizonan gaiñian.
Onek ba, gatxizenak
astuan lepoti,
ta eskolan azkenak
asto-belarri bi.
Gramatika apurtxo bat,
premisak eta ergo,
asmatzeko guzurrak
biar bada obeto.
Gaurko Giza-mundun
balitza letz dana;
ta astuan zuzentasun
fiña, berriz, kaka!
Zenbat Filosofia
ez ditugun asmau,
lenak eusten barria
gabe alkar guzurtau?
Nola gure Etikia,
geure obrekin bat;
ta ez liburu gauzia
eiña bestientzat?
Eta maietzian sasoiz...
aldiz bai negarrez,
ikusi al gaitu iñoiz
pekatari barrez?
Baiña au ala be: noiztik
astuon Jakintzak,
kalte aundiñan ondorik
kide auzokuentzat?
Eta asarre ziñuan:
Kaiku orrek ba al daki,
astuok zer ez buruan
dogun erabagi?
Ziur, beitu orrek sarri
astuon egotiak,
begira uste utsari
baiña asmuz betiak.
Ta jakiñi'n al da, guk,
euron ixillian,
zer Metafisikatzuk
erne ez kaxkarrian?
Gu ankabikuen ondun
bildotx zuri batzuk;
guk ez degu iñor iltzen,
ezta su-kiskalik guk.
Ta ala, badogu itz bitan
jartzen narru gorri,
or zertan gelditzen dau
gizon arru ori!
|
|