Min gañezkuak ez dau balio,
biotzak maite ez badau
Enbeita'tar B.
Bada ezpadan ez daigun jaso
Larregi geure burua;
Ez dogu iñok zetan ibilli
Bestei emoten errua.
Bakoitzak ondo zaindu ba'gendu
Emen geure sorlekua,
Etzan onela indargetuko
Euskera biotzekua.
Euskaldun askok gure izkuntza
Min gaiñez goratuten dau.
Parkatu, baiña jazokun onek
Sarri tamalez jarri nau.
Emen alperrik egingo dogu
Orrua egun eta gau,
Mingañezkuak ez dau balio
Biotzak maite ez badau.
Ura juanda preza egitia
Beti izaten da berandu.
AMA Euskerai bizi dan arte
Egin daiogu lagundu.
Mingañez eta biotzez bardin
Egin daiogun lagundu.
Gure izkuntza laster litzake
Izkuntza danen eredu.
Ama Euskera jaso gurarik
Euskaldun onak bai gabitz
Beste batzuek izkuntza ederrau
Oinperatu nairik dabiltz.
Nire barrena zabalduten da
Euskeraz egitian itz.
Tamalez laister ilgo nintzake
Euskerarikan ez ba'litz.
|