Agur, nere Donosti!
Gaztelu
Agur, nere Donosti,
igan bizi naun ain pozki!
Kanpoan ogei ta lau urte igarota
igan diñat aingura bota,
igan, bai, ain pozki,
nere Donosti!
Ba da norbait biozgabea!
igandik urrun nai nauna igorri,
bañan amor banegio
egitan niñuken zentzugabea.
Ark olako ario?
Eztin balio.
Adio...
emak eskuari olio,
aurten ezpaita kario...
Munduan ba ditun, bearbada,
i baño uri berriago
berriago ta aundiago,
bañan i munduan aiz bakarra.
Ire Parte-Zarra
ire Ondarra
inguru ta barrena,
denetan bitxi ta ederrena.
Gipuzko ta Euskalerri
guziaren lorategi.
Ba zekiñat, bai, ba zekiñat
kezka ta kexu aizena,
Papeleri ajolakabe oiek
ire Urumea,
len garbi ta arrai-unea,
orain ur-ustel ta likits
biur ditena.
Ire izena
aotan parregarri
ditena jarri.
Lotsa ta laido eurentzat!
Emen naiago diñat
ire lotsakizuna ez aitatzea...
Orain Bilintx
piztuko balitz
zer-nola kantatuko liken!
Berak leen
i sugarretan ikusi induna
orain agon bezela ikusko baindu,
zer bertso samur ta gartsu
egingo lizkiken!
Aren sena
biozgiro men-mena
nai niken
ire edertasun berdingabea kantatzearren.
Ire zenbait semei esker
ezten euskal-izena lotsagarri sentitzen.
Oien izenak emen
ez noakin aitatzera,
baña nork bere arabera
ba zekiten
noraño maite auten.
Senti
jardun
ta ixildu:
ori dun
oien bizitze-legea.
Obe diñat nikexi
berorixe egitea.
Agur, nere Donosti,
igan bizi naun ain pozki!
|