Kabi bat
Satarka
JOXE-K
Egun-on, Luixa
Zer berri «Goiko-Errota»'n?
Aspaldian ez
Zaitut ikusi kaletan.
Kolore txarrik
Ez da zure masalletan.
Egiz zera, bai,
Ederra, ederretan!
LUIXA-K
Sinistazazu,
Joxe. Auda nere poza!
Zure itz alaiak
Goza didate biotza.
Urrun joan da
Nigandik neukan ekaitza!
Ai, banintzake
Zu bezinbat aberatsa.
JOXE-K
Zu bai-zerala
Zu, egizko aberatsa.
Urrezkoa da
Barruan dezun biotza.
Zu gabe... gau ta
Egunez daukat minkaitza!
Zuk nai ta... urtuko
Litzake dedan izotza!
LUIXA-K
Ai, nere Joxe!
Dar-darka daukat gorputza!
Bai dala gozo
Ta eztitsua zure itza!
Ain zera erne,
Eta gañera on utsa.
Egiz ematen
Dizut gaur nere baietza!
JOXE-K
Atozkit, Luixa!
Nere maite eder, kutuna.
Gaurtik izango
Degu beti zoriona.
Pozaren pozez,
Oi, au nere ezin egona.
Egin dezagun
Kabi bat guztiz txukuna!
|