| 
 
 
Nere biotz!
 
 
 
Satarka
 
 
 
Nere biotz,
 
         Adi nazak
 
Ire neurrian taka-taka
 
         Ari adi.
 
         Geiegi ler-
 
Egin gabe, arren, pixkaka
 
         Ari adi.
 
 
 
         Nere biotz,
 
         Adi nazak:
 
I aiz nere arnasa... I aiz
 
Nere bizia... Maitatzen aut
 
Agitz... Txori politak ama
 
         Bezelaxe,
 
Maitatzen aut gogo guztitik.
 
         Maite-miñak
 
Dirala-ta... ez larritu iñoiz.
 
         Otoi, nere
 
         Biotz gorri,
 
         Ez illundu,
 
         Ez, geiegi!
 
 
 
         Nere biotz,
 
         Adi nazak:
 
I gaxotu-ta gelditzen ba'aiz,
 
         Oi! nereak
 
         Egingo dik!
 
         Atsege izan
 
         Arren... ire
 
Bidean zut... aurrera beti...
 
         Bestela ni...
 
Bein betiko agur, igandik!
 
 
 
         Nere biotz,
 
         Adi nazak
 
         I aiz nere
 
         Puxka... I aiz
 
Nere barru-barruko jabe
 
         Ta nagusi...
 
         Ik nai ba'duk...
 
Gau ta egun ongi biziko
 
Gaituk, beti zoruntsu ta alai
 
         Alkarrekin.
 
 
 
         Nere biotz,
 
         Adi nazak
 
Ez gaituk ez lore gazteak.
 
Ez da ere zuaitz igarrak.
 
Gaur, oraindik kementsu gaituk.
 
         Ago... ago...
 
Luzatu itzak urte batzuek,
 
         Ta orduan...
 
Oi! ilko gaituk alkarrekin!
 
         Nere biotz!
 
 
 
              
             |