L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1965 I-II Ikurrin (1965-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Olerkiak

(«Chartless»)

 

Emily E. Dickinson

euskaratzailea: Bezitegi'tar Ion

 

        Emily E. Dickinson'en «Chartless» olerki laburra euzkeratzean, atzen-bardintzeagaz gora-bera batzuk izan dodaz eta orretzaz zerbait agertu nai neuke.

        Englanderaztik aldatzean, neurriak dakar lenengo nekea, izki bakardun itz asko daukee eta labur idazteko aukera ona. Aleginak egin arren, neurri bera erabilten (Grongar Hill), aapaldiak luzatu

ez daitean, izkin geiago sartu bearrean izaten naiz lerro bakoitzean eta neurri luzeagoa darabilt sarri.

        Gaurko «Chartless» au, 6-6-8-6'ko lauko bitan egina izan zan, eta nik, «badaezbadan» 8-8-10-9'koa aukeratu dot. A igikera binakoa da, nik ostera, 5-3 ta 5-5'eko eten txikiak damotsadazala dantza koskor bat lortu dot.

        Etena errez aukeratu ba'daiket be, igikera da okerrik nagusiena beste izkuntza bateko olerkien esangura osoa atziteko; edo esakerak laga-ta gunari elduaz ekin, naita aria zerbait aldatu. Nik naiago izaten dot egilearen ondoren ibili al-danik eta zuzenen. Gaur ezin izan dot, ba, igikerak eta atzen-bardintzeak naiko lan eragin daustee, igikera izan dala gaiztoena. Olerkari makala izan neu be.

        Urte asko dala, oporraldi luze bat izan neuan, eta aldi baten, lagunen artean etsegintzarako zaletasuna sortu zan; bakoitzak beretzat egingo leukean etseen irudiak marreztuten asi gintzazan. Bizitza biko tsalaiak ziran geienok asmatzen genduzenak, beren baratz eta guzti. Beeko bizitza lenengo: iantoki, sukalde, atseden tokiak eta abar. Etsearentzat aukeratutako lenengo neurriak, luzean eta zabalean, amaitu orduko asmoa, zerbait aunditu bearren izaten ziran, gelaren bat leio barik agertzen zalako-edo.

        Bigarren bizitzako ormak erabagi bear urrengo: logelak eta ikuztokiak batez be antolatutzen genduzan. Laster nabaitu be, bostgarren semea izango zanerako gertatu bear zan gela egingo ba'gendun, beekoak baino neurri aundiagoak izango euzala bigarren bizitzak, edo zurubia ez egola nundik agertu; eta atzera beekoa aldatzen azten ginan, gelaren bat geiago asmatu eta zabaltzen. Ori, ez abe ta ez zutionen indarrik edo neurririk genkigula; gitxi gora-bera; naiko lan beeko zutoinok goiko gelaren baten erditik agertzen ez ba ziran edo irolatik sartu bearrean izan gelara.

        Bardin samarra olerkigintza au be; berezkoaren iabe izan edo iakintasun aundikoa, bestela gaur gertatu iatana neri, ara:

        Lenengo iarriko dautzuet emen, itzez-itz euzkeratuta, «Chartless»'en dinoana bere egileak. Norbaitek dinoke, onela be olerkia dala, naita neurririk izan ez, ez atzenbardinik ezta igikerarik be; neretzat ez beintzat, ez da, gero osotzen dodazanak makalagoak ba'dira be:

 

                Inoiz, ez dot ikusi sasorik,

                Inoiz ez dot ikusi itsasoa;

                Baina ba'dakit kinarreak zer itsura daun,

                Eta zer izan daiken uina.

 

                Inoiz ez naiz mintzatu Urtzi'kin,

                Ezta ikertzen izan donokian;

                Baina ziur nago tokiatzaz,

                Lurtirudia ba'lego lez emona.

 

        Orain neurtzen aleginduko naiz, aukeratu dodan igikera ta neurria emonaz, ez baina atzenbardintzerik:

 

                Ez dot ikusi sasorik,

                Ez itsasorik ikusi;

                Ba-dakit baina kinarra zer dan,

                Ta zelakoa dan uina.

 

                Urtzi'kin ez naiz mintzatu,

                Donokian ez naiz izan;

                Ziur naiz baina toki orretzaz

                Lurtiduriz ba'lego lez.

 

        Atzen-bardintzen be bai urrengo; a/g/a/g, barik, a/a/g/ g iarriko dodaz, errezago datorkit ba igikera bera; zer gertatu iat baina?

 

                Ez dot ikusi sasorik,

                Ez dot ikusi itsasorik;

                Kinarra zer dan ba'dakit baina,

                Ta zelakoa dan uina.

 

                Urtzi'kin ez naiz mintzatu,

                Donokia be ez ikertu;

                Ziur naiz baina goitoki orrez

                Lurtiduri ba'leu lez.

 

        g/g orreik ez dira kide igikerak eraginda; 5-5 ekoan «baina» ta 3-5 ekoan «uina» ez dira bardin entzuten, eta atzen-bardintzea ia bapez aina. Ta obe biarrez, zuzendu nairik, a/a/x/a gaz natorkizue

 

                Ez dot ikusi sasoa,

                Ez dot ikusi itsasoa;

                Ba-dakit baina kinarra zer dan,

                Ta uinak daroan giroa.

 

                Urtzi'kin ez naiz mintzatu,

                Donokia be ez ikertu;

                Dagola dakit, izan ba'litz lez

                Lurtidurian agertu.

 

        Nere iritziz bardinegia, eta aspergarri, olerkia laburra ba'da be. Orra ba ostera be beste zerbait asmatzen, egileak darabilan atzen barditasunari iarraian; a/g/a/g:

 

                Ez naiz ibilli ezpondan,

                Ez dot ikusi itsasoa;

                Ba-dakit baina kinarra zer dan,

                Ta uinak daroan giroa.

 

                Urtzi'kin naita mintza ez,

                Donokia be ez ikertu;

                Dagola dakit, izan ba'litz lez

                Lurtidurian agertu.

 

        Zuetatik edozeinek nik baino obeto egingo zendukee onetariko edozein, nik eginak diranetik baina, danok daukee kutsu bardina, eta orretara, zein da entzungarriagoa makalean ba'da be?

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.