Urretxindor bati
John Keats
euskaratzailea: Beiztegi'tar Ion
I
Lorrez iaukat biotza, sena motelduta
Min egin ba'leustak lez otzeri ira loiak,
Edo oso-osorik ustu opidun txoleta
Ta iroiren bat ondoren iltzen ba'nenioiak:
Ez dok zorioneko aizenan bekaitzez,
Eure zorionean larregian aiz ta,
Daukak, zugaitzetako ego-arin azti,
Eres-maltzurka ba'intza lez
Pago eze margoz ta kerizaz atzita
Iztarritik uialtzen udako abesti.
II
Oi zurrut bat ardautik! aspaldi ondua
Ozkar sakon lurpean iagona ieuala,
Lili eta basoko kutsuz gozatua,
Provence'ko abesti, dantza ta kiskala!
Oi Ego-ginga iaukan pitar bategaitik,
Egi ta bekaratsu Ipokern mukuruz,
Gain ertzean kinuka bitsi pospiloak,
Zetaka gorria aotik;
Edan al ba'naieukek ludi au aienduz,
Irekin ostentzeko maitero basoak:
III
Iges, ostendu, gero arras aaztutea
Ik or, orriartean iakin ez daikena,
Emengo neke, sukar ta larri-izatea,
Giza negarra aditzen bakoitzak besteena;
Ularre soila iabik dardaran ikaraz,
Gazteak azten elbitz, makusi mee, ta iltzen;
Oldoztea bera be dok nekegarria
Begi-aztunkor ilduraz;
Edertasuna iabik nini suak galtzen,
Ta alperrik iaukak soka Maitemin barria.
IV
Alde! alde! ba laster egaz nok orraino,
Ez Bakus'en burdian mozkor baten gisan,
Olerti'ren ikusgaitz egoetan baino,
Zalantzan ta atzeraka sen-menok nai ta izan:
Orain bertan iregaz gaua iuat onik,
Ta alai iagok Ilargi bere bakaulkian,
Burestun iaukazala lamina izartsuak;
Emen ez dok baina argirik,
Tarteka dantzan ezik zindorreko oldeian,
Itzal ezetik sartzen Ortzaize auspoak.
V
Ez iuadaz ikusten liliak lurrean
Ezta goian zinzilik usaindun madala,
Oartu baina banan arnas ilunean
Giro aldiak ontzen iarabilazala
Bedarra, elokea, makatz aleduna;
Artzainen maspila ta elorri zuria;
Ostopeko amusko zimeltzen erreza;
Ta Orrileko kutuna
Lertu barri otsalar intz-arduaz ioria,
Udako arratsetan eltsoen babesa.
VI
Entzun-ala goibel nok; baita luzaroan
Erio bareakin erdizka maitemin,
Gozaro deitzen ieutzat ainbat olerkitan
Nere arnas epel au aizean gal dadin;
Inoiz baino pozago nintzakek iltzean
Gaur, gauerdi onetan etsitzean sorgor,
Ire gogoa iaurtzen erestuten ba'nok
Orren lilura betean!
Ta abesten izan arren belarri oneik gor
Ileta iaiki ori antziz be ba'letok.
VII
Ez intz ilteko iaio, ezilkor Zoria!
Gizaldi gosetiak ez aue zapaldu;
Entzule izan euazan, bardina abestia,
Antsinako gauetan ongile ta galdu
Eresi berau ausa sartuko iakoan
Ruth'i biotz minduan, etserako guraz
Ieuala negar baten inoren garian;
Ta dok, itsaso gaiztoan,
Bits gaineko zorginkoi leioak liluraz
Iaukazena laminen saso bakartian.
VIII
Bakartian! itz onek ioare batek lez
Deitzen ieustak igandik bakartasunera!
Agur! amesak ez iok, esaten ieustenez,
Atzipetzen ain ondo, ta natok lenera.
Agur! ba ire eresia ba'ioiak lausotzen
Maldan bera lenengo, ta ibaian gainetik
Zelai ta muino zear alboko ibarretan
Ta isilak naiok kezkatzen!
Izan ete-nok gero entzuten iretik,
Emen naukak zalantzan Ernai ala lotan?
|