| 
 
 
Kattalin
 
 
 
Jon Mirande
 
 
 
«Clementine» england doiñuz
 
 
 
               1
 
Etxe txiki txukun baten
 
zure aite t'amekin
 
zinan bizi, zintzo bizi
 
ene maite Kattalin.
 
 
 
Ene maite, ene maite,
 
        ene maite Kanalin,
 
        sekulako ta betiko
 
        galdu zaitut Kanalin.
 
 
 
               2
 
Bainan eder zinan zinez
 
zine izar bat bezin.
 
Ille gorri (baita zorri)
 
zuk bazenun Kattalin.
 
 
 
Ene maite...
 
 
 
               3
 
Ibaiera zinan joaiten
 
zure ahate beltzekin.
 
Goiz batean, bat batean
 
ito zinan Kattalin.
 
 
 
Ene maite...
 
 
 
               4
 
Lertu arte zenun edan
 
sabel bete ur zikin...
 
Nik bai minez, min saminez
 
negar egin Kattalin.
 
 
 
Ene maite...
 
 
 
               5
 
Illerrian bada lore,
 
euzki lili krabelin.
 
Zu zaituzte badut uste
 
ongarritzat, Kattalin.
 
 
 
Ene maite...
 
 
 
              
             |