| 
 
 
Apurtua
 
 
 
Aurraitz
 
 
 
Apurtuta nabil.
 
Guztiz apurtuta!
 
Didarka daukat gogoa,
 
ta ezin dot baretu barrua.
 
 
 
Sastraka ulertezinetan
 
urratu nintzan, mutikotan,
 
eta itsu ninoian zidor elkorrean,
 
zikinduta nintzalakoan,
 
lor eta neke,
 
neure atsekabean atsekabetuta
 
lagun-artean bakarrik
 
neure kezka ta ingerak oratuta,
 
azkatu negikean ongile barik;
 
biotz-ateak edegi negikeozan inor barik.
 
 
 
Eta oindino be, aize zaarraik,
 
lantzean zauratz bat barriztetan dauste;
 
ta aurrera noa, kaden,
 
gogoaren ixilean amilduta,
 
neke ta atsekabez ausita,
 
argitasun apur baten bila.
 
 
 
Urrakada asko daukadaz ariman,
 
baina orain ba-dot biotza nori zabal
 
neure zauriak nok osatu
 
ta atsekabe ta goibeltasunen artean
 
auxe dot neure poz eta bakea.
 
 
 
              
             |