L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1965 III-IV Bertso urratuak (1965-uztaila/abendua) —<oler2032>




 

 

Olerti-eguna

 

O.

 

        Aurrera doaz urteak, eta gu eurekin. Geureari itxi barik, alan be. Mendi gaillurrera igon nai dauanak, ain zuzen, ibillitako bideari begiraldi bat emoteko noizik bein atzera biurtu arren, bidean eztau egundo gelditu bear, gero ta gogotsuago aurrera ekin baiño. Guk be, geure euskal arazoetan bereziki, orrelaxe jokatu bearrean gagoz: ames-mendian begiak zorrotz doguzala, aurrera ta aurrera aspertu barik.

        Zazpigarren urtean goaz olerki-zelaiak barna. Ta zerbait ba-da, nunbait, garean pitiñean. OLERTI lango aldizkariak, ba, bizitza laburra izan oi dabe geienez; gazte ameslari batzuen kemenari esker, sortu ta urte batzuetan bizi be bai, baiña aldatz-gorako izerdi-patsak porrot eraginda, laster ikusi oi ditugu ixil-baztarreratzen. Guk, Jainkoari eskerrak, geure txikian aurrera dagigu, ta orrela bedi urte askotan. Ortarako, jakiña, guztion laguntasuna bear, bai diru-laguntza, bai lan-laguntza. Esakun au zarra: «Batasunak indarra dagi».

        Aldizkariaz batera, urtero, olerki eguna ospatzen da emen Larrea'n. Baita aurten be. Urrillaren 12'an guk olerki eguna jaitu genduan, igaz lez. Egun eder, aintzagarri ta barrukoia! Goizean, amaiketan, meza nagusi abestua N. Etxaniz jaunaren itzaldi mamintsuz gozatuta, olerki sariztatuen irakurte, bazkari, itzaldi ta solasketa. Dana alkar maitasunean eta, beti lez, euskal giro bizi-bizian. Aurraitz olerkari sakon bioztiak irabazi euskun aurten lenengo saria. Zorionak!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.