«Olerti»
Ezaguna dezu OLERTI aldizkaria, zortzi urte luzetan bere arloari aspertu barik ekin diona. Oraindik ere, gero ta kementsuago, ortan jardun nai degu, gure euskera zaindu ta indartu bearra daukagu-ta. Olerki ta bertso-saillak ez dira eskasenak ortarako.
OLERTI'k, bada, beiñola artu zuen asmoari lotua, lan geiago egin nai du jakintza ta elerti-saillean. Beraz, euskal liburu jatorrakaz gaiñera, munduan gora aundia duten idaz-lanak ere argitaratu nai ditu, euskeraz ipiñita. Gure literatura ere, orrela, beste izkuntza ta literaturen pareko egingo degu.
OLERTI'k, aldizka ale bat edo bi urtean, ederki irarritako liburuak argitara emango ditu, 400 orrialdedunak; azkenengoz argitaratu degun JOLASKETA'ren neurriko, txukun-txukun. Liburutegietan 200 pezetan jarriko da ale bakoitza, baiña arpidetzen diranei 25 % gutxiago egingo diogu. Beraz, 150 pezetan oientzat.
Bergili'ren LAN OSAK izango da lenengo liburua; irarkolan daukagu ta udagoienerako salgei izango da. Ondoren, mundu osoan ezaguna dan Shakespeare'ren lan osoak iru aletan; 1300 bat orrialde guztira. Gero, Euskal Olerkia (1850-1900), Dante'ren Jainkozko Antzerkia, Euskal Literatura, Horatio'ren Odak, Goethe'ren Faust, Euskal Olerkia (1901-1920), 100 Euskal Olerki Onenak, eta abar.
Ontarako, baiña, zuk ere zeure aletxoa jarri bear diguzu: laguntasuna noski. Arpidetu zaitez bertatik. Emen doakizun orri au bete egizu, ta bialdu lenbaitlen. Il onen 31'rarte artuko ditugu arpideak. Lagundu eiguzu. Baita lagundu zeure euskal kulturari ere, artuko dituzun liburuekin, bada, euskal liburutegi ederra osotu zeinke, pixkaka-pixkaka. Ez diozu orla mesede makala egingo bai euskerari, bai zeure buruari.
Millesker zure laguntzagatik.
Larrea'n, 1966 - V - 2'an.
|