L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 I-II Ikus-miran (1966-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Zigoña ta azeria

 

Igotz

 

Udan begiko eban zigoñak

Gauna erriko eliz-gaiña.

Baita azeriak be bira atako

pagadi gerizez zardaiña.

 

Adiskide min yatzuzan biak,

eta azeriak, oso adei,

zigoñari poz emon naiean

bazkal-izkira ein eutson dei.

 

Azeriak, txur zalako edo,

ez eutson gertau jan andirik

edari soilla azpiltxo baten,

ez eban beste zer arturik.

 

Lukiak laster garbitu eban

bere zatia mutur gaiñez;

zigoña barriz ezer jan bage

gelditu yatzun sabel-gosez.

 

Iru bat aste joan ondoren

zigoñak oles lagunari,

arren artzeko aspalditxotik

beretzat eukon bas-janari.

 

Egazti zurrak bonbil batean

atondu eutsan jatekoa;

ta, artzerakoan, ak sama estuz

errez jaritxi eban ondoa.

 

Bazkaldarra zan gosez geratu:

bonbil sabela bein ta barriz

miazka eban, baita agin-ortzak

erakutsi be sumin biziz.

 

Zigoiñ zurgatxak, au ikustean,

jangar zanari maltzur oiu:

«Urri ibilliak dakarren zama

apal eroan bear dogu».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.