Azken-opageia
Aurraitz
Arrats-bera apurtuan lo zetzan uria
ondamenen nekean, itxaropen barik.
Menpetzaillen oiñetzak, illotzak besterik,
etzan ageri kale apurtu-artean.
Bakartada itzelean, illen didarrez naas,
Erio'ren lorratzak orma zaarretan, its.
Ixilaren sakonak, berein eskutukiz,
negarrezko erostaz, illetaz aroa.
Odolezko illuntze ak, aizean eun zotin,
etzirudin bizien munduko eguna.
Kurtze bako illobien artez oldozmena
gizon bat ebillan, aul, norbaitzuen billa.
Illen zelai baltzeko illunabar larrian
erdi billoizik, nekez, soiña zauri-gordin,
arpegian aldarri Aberriaren min,
iratxoa irudian Erio'ri igesi.
Astiz aratu eban uri zuzitua,
gogo oiñazetuaren begikune illunaz,
illobi bakotxean zerbait marmartuaz:
eztakit otoitz ala atsekabezko berbak.
Erailketa izugarri atatik bizirik
bakarrik urtena, antza azkenengo opageia
ta Aberri ausiaren oiñaze guztia
eroiala bere gain uste zatekean.
Beretar guztiak gal ebazana ete?
Ala apaiz zintzoen bat, iltamuko-billa?
Ala an ildakoentzat, eresi goibela
atontzeko betesten, olerkarien bat?
Zana zala, abertzale ta biozduna zan,
ta berekautan zitun gogoeta illunak
eragiñik, tamaltsu (bizi-ondakiñak)
sakonetik oguzi zitun itz argiok:
«Atsedendu zaiteze, aberkide onok!
Aberriari eusten zintzo izan baitzaree.
Zuen odola beite guretzat adore.
...Gogor ekingo dogu, arrotzak oil-arte».
Geroau ta baltzago illun-illun arratsa
A baizen gau larririk ezin zatekean.
Aienatu zan gure gizona illunpean;
Balbe'ren zemai-otsak ekazan aizeak.
|