L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 I-II Ikus-miran (1966-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Itxaso eta mendi

 

Larreategi'tar Luken

 

(Nore lagun, Patxi'ri, bere 60 urtebetetzean.

Zorionak emanaz egun orroigarri ontan)

 

Itxas ertzean jaio itzan,

oraintsu irurogei urte.

Ta Kantauri'ko aizeak

indukan, osasunez bete.

 

Gaztetzaroa, etzian leitu,

poz aundirik ematen

Mutil-koxkorra itzala,

asi itzan, ogia irabazten.

 

Gero, Afrika'rako deiari,

iñolaz, ukatu eziñ...

An jun itzan gudara,

MENDEZ NUÑEZ'kin.

 

Gudontzi artan gertatutakorik,

ez nijoak idaztera ezer,

bada, bearko nituzkek,

berreun milla paper.

 

Baiña itxastarra izan arren,

beti izan duk mendizaletasuna.

Au dek kirol bat, beiñere,

alperkeriz, utzi bear ezteguna.

 

Orrek eman dik, nere ustez,

gaur aiñ arin arkitzea.

Mendian ainbat ibilli eginda,

ezagutu al dek, iñoiz, nekea?

 

Asko dituk, bai, goizaleak;

baiño kalezulotarrak, geienak.

Auek, tamalez, bakarrik

zekite... mendien izenak!

 

Oianean dagon sasira,

auntza zijoak pozik

Baiño, gizonak, itxura danez,

laua maiteago dik.

 

Baiño ik, jarrai, jaiero bezela,

mendi-bideak zapaltzen.

Ango ikuspegi ederrakin,

begi gosetiak asetzen.

 

Ta gaurkoz, besterik ez,

aspaldiko lagun Patxi.

Ire jaioteguna, alai igaro, ta,

oraindik, urte asko iritxi.

 

Auek dituk, biotz barnetik,

sortu zaizkidan olerki-opariak.

Lagun guztioi, on egin daigula,

ire omenezko apariak.

 

Elgoibar'en, 1965'gko. urrillak 19

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.