L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 I-II Ikus-miran (1966-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Aitaren eriotzan, azken-agur kantak

 

Oxinondoko Txoria

 

             I

Beti baketan zanak

Bart egan egin du;

Gure aita maitea,

Gure aita maitea

Atzo joan zaigu.

Atzo joan zaigu

Gure aita maitea

Beti baketan zanak

Beti baketan zanak

Bart egan egin du.

 

             II

Baketan gizonakin,

Jaunakin baketsu,

Bizi izan dan moduan,

Bizi izan dan moduan

Ixil joan jaku.

Ixil joan jaku,

Bizi-izan dan moduan

Bakean gizonakin

Bakean gizonakin,

Jaunakin baketsu.

 

             III

Ez egin zaratarik.

Otoit'z egin daigun.

Ama Erdoitzakuak,

Ama Erdoitzakuak.

Egin daion lagun.

Egin daion lagun,

Ama Erdoitzakuak,

Ez egin zaratik,

Ez egin zaratik,

Otoitz egin daigun.

 

             IV

Kurutzezko mundu au

Fedez eruanez,

Bizi lege zarrian,

Bizi lege zarrian

Euskalduntasunez.

Euskalduntasunez

Lege zarrian bizi

Egin-bearrak bete,

Egin-bearrak bete

Fedez eruanez.

 

             V

Semeak ondo asi

Bakezko bidian,

Jaunari eskeintzeko,

Jaunari eskeintzeko

Fedezko legian

Jaunari eskeintzeko

Fedezko legian,

Semeak ondo asi,

Semeak ondo asi

Bakezko bidian.

 

             VI

Goiko zeruetatik

Bedeinkatu gaixuz;

Gure aita maitea,

Gure aita maitea,

Lagundu gagixuz;

Gure aita maitea,

Lagundu gagixuz

Goiko zeruetatik,

Goiko zeruetatik,

Bedeinkatu gaixuz.

 

             VII

Agur, aita matia,

Agur, danon partez;

Etzaitugu aztuko,

Etzaitugu aztuko

Bizi geran arte.

Etzaitugu aztuko

Bizi geran arte;

Agur, aita maitia,

Agur, aita maitia,

Agur, zerurarte.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.