L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 I-II Ikus-miran (1966-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Iru olerkari il yakuz

 

A.O.

 

        Lendik be lar oparotsu ez genduan olerki-sailla murriztu egin dausku eriotzak.

        Xabier Lazkoz, Ziga'ko erretore apala eroan euskun lenengo. Urteetan gexorik egona zan arren, ez gendun uste orren arin aldenduko yakunik. Apaiz ona, erriak ziñez maite ebana. Artista be ba-genduan, oso leuna. Sarri azaldu izan ditu OLERTI'K aren lan txukunak, bertso yaioetan biribil. Eta langille bat bage geratzean, benetako tamal-miña sentidu bear naitaez. Biotz oarkor baten jabe zan, eta inguruko edozerk zauska goxoz ipiñi oi eutsan barnea.

        Bigarrena be, Bilbao'tar Alesander, «Maruri'tar Erramun», naiz-ta uler-eziñak iñarrosia, antzekoa gendun. Kantauri itxas ertzean, Armintza'n bizi zan aspalditik, baketsu ta langille. Eder yakozan albo errietako jai ta jolasaldiak, eta a erromeri-zale ta ni izlari, sarri alkar aurkitu ta autu luzeak alkarrekin eukiak gara. Barnean erabillen kezkaren garratza azaltzea be, atsegin yakon.

        Olerkari zan. Iru liburu itxi dauskuz: Biotza abeslari (1927). Lili-txingar (1928 ta 1965) ta azken orduko Txori-egadak (1965). Orreitzaz gaiñera ba-ditu, ta naikoa, OLERTI'n argitara emonak, eta argitara bageak be. Etzan geldi egoten, ta tarteka-marteka biotza estutuz zerion ezti goxoa liburuetan itxi euskun, erleak abaraskan legez.

        Irugarrena Arrutza'tar Mikel dogu, gizon on, artez eta euskaltzale ausarta. Lengoan, maiatzaren 12'an, Bilbao'ra nintzanean, iragarri eustien aren il-barri samiña. Geixo samar ebillena ba-nekian, baiña ez neban uste Jaunak orren arin eroango euskunik. Lagun miñari azken agurra egiteko asmuz ara nintzanean, ainbat adiskide ta ezagun ziran ari nik lez azken agerraldia egiten. Danok genduan asmo bat, danok genkian zertara giñoazan. Asko ziran arpegia biurtzen ebenak begiak beera zerioen malkoa ez erakustearren. Lurra emonik, an Derio'n gelditzen da gure adiskide maite ta euskaltzale eredugarriaren gorpua.

        Gogoa, barriz, betiko argitara egaztua. Jainkoak emon eutsan, bai, bere bizitza ederrez irabazi eban zeru atsegintsua. Goian bego aintzatsu ta atsegiñez; goian begoz iru olerkariok, betiko argiz koroaturik, ainbat euskaltzale ta euskal olerkariz inguratuta. Beitez gure bitarteko, euskal arloan darabilgun asmo bikaiñean gu indartu ta azkortuaz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.