L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 III-IV Dolorezko izarrak (1966-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Iraun baleza...

 

Manex Erdozaincy-Etchart

 

                              1

Haizea zen eta... zuahitz adarrak intzirika!

Haizea zen eta... ganerrean saguak dantzan!

 

Gotorra da gotorra ene etxea bere zimenduetan

Berrehun urtez ba du zonbait zafraldi senditurik

Bere gorputz zabalean, galerna kexuetan:

Ene etxeak, gogor, gaur ere ihardokiren du!

 

                              2

Gaua zen eta... zoin goxo supazter xokoan!

Gaua zen eta... zoin argi su-lamaren irria!

 

Bero da bero ene etxe-barneko eremuetan

Arbasoen itzala hor gaindi dabila, erne,

Bizi direnen artean, sekulako orroitzapenean:

Ene egoitzan, zurrungan, gaur ere lo eginen dugu!

 

                              3

Lo eginen eta... aments gaixtoak haizeak heziko!

Lo eginen eta... bihar goizean jeikiko iruzkia bihotzean!

 

Arin da arin ene gogoa bere pausuan

Mendiko xenderetan han-harat neramala

Artaldearen urratsean, erreketan gora:

Bazka gizenetan, deskantsuan, oraino alatuko gaituk!

 

                              4

Deskantsuan eta... zoin goxo supazter xokoan!

Deskantsuan eta... zoin argi su-lamaren irria!

 

Luzaz iraun baleza gau hunen bakeak

Goi-ameslari ibil nadien, ixtant bat bederen,

Ene mundu gordearen eremuetan barna:

Bihar, indarrak berriturik, azkar abiatuko gaituk!

 

                BAINAN...

                               IRAUN BALEZA!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.