Galdu nuen maiteiñoari
Otsalar
Lenago gerta zitzaidan aiek,
orain urrunduz diranak,
alperrik ditut ene oroitzan,
izanik denbora joanak.
Noizbait iri ere mundu onetxek
sortuko zaizkin bai lanak;
negar ez diñe iñoiz egiten
ordu baten begi danak.
Maiteiño bati eskeindu nion
ene biotz-miñan giltza.
Beragandikan iaso bai nuen
neskatx euskaldunan itza.
Arrezkeroztik ene barnean
tristurak erruz dabiltza.
Ene barnea mingosten bai dut
bere oroimen likitsa.
|