L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 III-IV Dolorezko izarrak (1966-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Tori, jauna...

 

Baztarrika'tar Daniel s. i.

 

«beartasuna, GARBITASUNA, mendetasuna...»

 

Ez dakarkizut, Jaungoiko Jauna,

        biotz legorrik,

        begi aiturik,

        ezpain aserik...

Ona emen, Jauna, berri berriak

        Nere biotzak

        itxas ertzian

        egun sentian

        ur egarrian

        dagon txalupa

        dirudi.

        Nere begiak

        izar garbiak,

        elur argiak,

        itxas txoriak...

        dituzte eurentzat

        irudi.

        Nere ezpaiñak,

        mendi gorrian

        intz egarrian

        ustel zorian

        negarti dagon

        piñudi.

Ta, alare, Jauna, Zuretzat oso osorik!

        Urrats bat egin:

        biotz batekin

        batzearekin

        uxako nuke

        nere min...

        Nere bizia

        ta biztokia,

        ta ume irria

        birloratuta

        ikuskin.

Bitez dan-danak,Jaun eta Jabe, Zuretzat!

        Zure indarrez,

        negar ta parrez,

        ega azkarrez

        dijoakit neri

        bizia...

        Egun batean,

        eriotz ostean,

        zerura eltzean,

        nik dedan guzi

        guzia,

Len —dastatuko dezu, Zuk, Jauna:

        Nere Ezpain garbi,

        Begi eze, argi,

        ta Biotz berri

        berria.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.