|  
              
               
  
 
Ibilliz 
 
  
 
Muniategi'tar Sabin 
 
  
 
Ibilliz, 
 
Eguna bizi 
 
eta, irabaziz... 
 
O, zoaz bai, 
 
zeure ardo, 
 
zeure ogiz 
 
zoaz, 
 
zeure bidez... 
 
Baño, 
 
ai! bideari, 
 
egunari 
 
ez itsu, 
 
ez gor egin. 
 
  
 
Argi eske, 
 
ogi eske... 
 
Bidean 
 
itsuak, 
 
errenak, 
 
tristeak 
 
oiu ixillez 
 
esku bearrean dagoz 
 
oñazez, 
 
arima zauritu 
 
eta, biotz minduak. 
 
  
 
Bai, bidean 
 
bideari zera 
 
eta, bidekoari 
 
ez entzungor, 
 
ez ez-ikusi 
 
ez itsu egin.
 
  
 
Zoaz onez 
 
ta, entzun zeure biotz 
 
ta, urkoari; 
 
entzun negar-malkoetan 
 
aizeak minbera 
 
dakarren dei, 
 
dei laztanari. 
 
  
 
Entzun gogoz 
 
entzun, 
 
barrenetako eskari 
 
eta, biziari darion 
 
bizi-nai, 
 
anots estuari. 
 
  
 
Ibilliz, 
 
Eguna bizi 
 
eta, irabaziz... 
 
zoaz bai, 
 
eta, izan zaitez 
 
(arako samaritar ona bezela) 
 
Iaungoikoa bere bide-egintzatan, 
 
egin-egiñean daraman bidazti 
 
esku biozgarri. 
 
  
 
              
              |