|
Erranak
Satarka
1
Udaberrian
urretxindorra
gautegunez
kantari.. .
Gu pozaren pozez
entzuten berari.
2
Aitona
sukaldean pipa
erretzen
ari ta ari...
Amona aurrari
ipuiak kontari.
3
Satorrak lurpean
du bere kabi...
Iltzean toki
ori guretzat
illobi.
4
Neguan txingorra,
elurra ta izotza...
Txiroarentzat
askotan
eriotza.
5
Arrantzaleak
itsaso
zabaletik
arraiak...
Artzaiak menditik
aurkumien
gibelarraiak.
6
Gizona
moskortuta asto...
Arrantzaka
ziraldota
ostiko.
7
Gabaz ortzean
izar eta illargi...
Bai-dala guretzat
benetan
ikusgarri.
8
Aldapa gora
neke ta izerdi...
Maitea
ikusteagatik
ezin geldi.
9
Lagundu zaiozu
txiroari bein
da beti...
Gero zeruan nai
ba dezu bizi.
10
Idi parea ta
gurdiya.. .
Itzaiaren
atsegin aundiya.
11
Gaztetan
erbestera
juateko
zaletasuna...
Gero etxera
eldu nai, bañan...
galdua
osasuna.
12
Baserritarrak
udan lan egin
bear ugari...
Gero neguan
nai ba'du
izan janari.
13
Etzaitezela izan
bein-ere arro...
Zartzaroa
kezkatan bearko
duzu igaro.
14
Udaberrian
zelaietan
loreak
jayo berri...
Usai gozo,
eztitsua,
eskeintzen gu-ri.
|
|