L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 III-IV Dolorezko izarrak (1966-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Iturriko bidean

 

Satarka

 

Nora ua, Garbiñe,

nora ua ain lasterka?

«Iturri-Berri»-n

ur otz-otza

besterik ez dun.

Gau beltza gañera

etorri baño len...

itzuli adi

ire basetxe

maitera,

itzuli adi

len-bait-len.

 

Egun oetan

ez diñat ikusi

iturri ondoan,

len ikusten nuen

mutil bikaña.

Aretaz galdetu

niñan auzoan,

eta ez niñan

jakin nik

nai nuen aña.

Itun ta naigabez

erantzun zidaten:

«Mutil ain erne,

ain azkarren

berririk ez degu

aspaldian.»

 

Beste emakume

kaskarin bat ere

aspaldian ez

diñat ikusi

iturri ondoan,

sulla uraz bete...

ta irauli...

lotsagabekeriz,

karraxi ta algaraz...

irri ta par

lasai egiñaz.

 

«Iturri-Berri»-ra

joan nai alden

ain lasterka?

Joan nai ba'den

joan adi...

—neskatil gaxoa!...—

bañan itzultzen

aizenean

bakar-bakarrik,

ire etxera...

Oi! garai artan...

garai artan...

izango ditun

maite-min eta

negar-marraskak!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.