L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1966 III-IV Dolorezko izarrak (1966-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Kukua

 

Satarka

 

Odeirik

    Ez da gaur,

    Zerua

    Argitan.

Kukua kukuka ari da

Ariztiko zuaitzetan.

 

  Ku - ku... Ku - ku...

 

    Zuaitzak

    Ostotan,

    Landarak

    Loretan.

Bai usai gozoa, zelai,

Mendi ta bazter danetan.

 

Ku - ku... Ku - ku...

 

    Bazterrak

    Alaitsu,

    Lur dana

    Paketsu.

Negu txarrak alde egin du...

Eguzkia dago indartsu.

 

  Ku - ku... Ku - ku...

 

    Erleak

    Iriña

    Xurgatzen

    Loretan.

Ezti gozoa egin nai

Gogoz beren erlauntzetan.

 

  Ku - ku... Ku - ku...

 

    Gogo ta

    Biotza

    Nik orain

    Pozetan.

Gauz ederrak ikusi-ta

Lilluratzen naiz benetan.

 

  Ku-ku.. Ku-ku...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.